Adorazio

Errege magoak Jesus haurra adoratzen erakusten dituen margolana.

Erlijioaren esparruan, adorazioa jainko bat gurtzean datza. Normalean naturaz gaindiko izakiei otoi egitea edo debozioa erakustea bezalako ekintzak barne hartzen ditu, jainko edo jainkosei, esate baterako. Erlijioan sinesten duten pertsonak inspiratzen dituen egintza hau gorputzaren bidez egindako keinuez ere erakusten da, adibidez, makurtzea, umiltzea edo men egitea[1].

Zientzia sozialen arabera, adorazio erlijiosoa ez zaie naturaz gaindiko izateei edo izpirituei bakarrik zuzentzen, arbasoei, naturako elementuei edo kosmoseko elementuei ere zuzendu dakieke. Horren adibide bat andetar wanka-k dira: herri edo komunitate bateko sortzaileak irudikatzen dituzten harrizko monolito luze bertikalak adoratzea[2].

  1. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es el significado de la adoración cristiana? | GotQuestions.org/Espanol» GotQuestions.org Español (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  2. (Gaztelaniaz) Bazan del Campo, Francisco. (2007). Las ceremonias especializadas de Veneración a los Huancas. SIAN Revista de Arqueología, 3-20 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne