Aggada

Aggada (hebreeraz: אַגָּדָה‎) judaismoaren literatura errabiniko klasikoan agertzen diren testu ez-legalista exegetikoek osatzen dute, bereziki Talmud eta Midrash izenekoetan erregistratua. Aggada, oro har, folklorea, pasadizo historikoak, exortazio moralak eta hainbat alorretako aholku praktikoak (negozioetatik hasi eta medikuntzaraino) biltzen dituen testu errabinikoen bilduma da. Aggadak eta tradizio errabinikoek lege idatzia interpretatzeko esparru bat eskaintzen dute. Testuinguru horretan, literatura errabinikoaren iritzi orokorra da Aggada oinarrizko irakaskuntza erlijiosoak transmititzeko bitarteko bat dela. Aggadak halakha edo lege judua nahitaez osatzen ez duten testu eta kondaira talmudikoak ere aipatzen ditu.[1]

  1. (Ingelesez) Weissman, Rabbi Moshe. (1980). The Midrash Says, Volume 1: The Book of Beraishis. Benei Yakov Publications.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne