Aitzineuskara

Aitzineuskara euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoa da. Euskarak ahaide ezagunik ez duenez, haren ezaugarriak barne berreraiketa izeneko teknikaren bidez ondorioztatu dira. Arlo horretan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza egoerak proposatu arren. Mitxelenaren lanak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatzen du (aitzineuskara); eta Lakarrarenak, bigarren urrats gisa, zeltak etorri aurretikoa (aitzineuskara zaharra).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne