Angioplastia

Angioplastia, prozedura endobaskular bat da, estutu edo itxi egin diren arteriak zabaltzeko balio duena, eta batez ere  arteriosklerosi kasuetan erabiltzen dena. Hari baten bitartez,  baloi hustu bat kokatzen da estutasunak sortu den tokian eta ondoren puztu egiten da neurri jakin bat hartu arte. Baloiak estenosiaren (estudura) zabalpena eragiten du.



From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne