Ekozentrismo

Ekozentrismoa balore eta ideologia bat da. Funtsean guztiaren erdigunea naturan izan behar dela uste du, gizakiaren eta naturaren arteko bereizketa ukatuz, antropozentrismoaren aurka.

Ekozentrismoak lurra osoarekiko izan behar den begirunea azpimarratzen du. Teoria honen arabera lurra daukagun ondare garrantzitsuena da eta inor ez da horren jabe, eta are gutxiago gizakia. Horregatik, gizakiak ez du oztopatu behar lurraren garapena bere interesak asetzeko, orain arte egin duen bezala.[1]

Antropozentrismoa eta biozentrismoa ez bezala, ekozentrismoak ekosistemak eta espezieak babestea du xede eta ez indibiduo zehatz batzuen bizitza babestea soilik. Komunitatearen eta ekosistemaren babesa bere osotasunean lehenesten du. Gizakiak egiten duen naturaren ustiapen bortitzaren aurrean naturaren ongizatea lehenesten du.[2]

Ekozentrismoak, naturaren zainketa hutsaren aurrean, edonon dauden espezieak, populazioak, bizilekuak eta ekosistemak babestu nahi ditu kontutan hartu gabe gizakiontzat zein balio duten.Organismoen eta beraien ingurunearen arteko hartu-emanen garrantzia azpimarratzen du, eta hazkunde ekonomikoaren mugen ezagutzan eta onarpenean oinarritzen da.[2]

  1. (Gaztelaniaz) «Ecocentrismo» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) D1- Ecocentrismo - Mi Universo Verde. 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne