Errei

Bi erreiko autobidea (norabide bakoitzean).

Errei[1][2] bat ibilgailuek zirkulatzea ahalbidetzen duen galtzadaren banaketa paraleloa edo bide zatia da. Normalean, errepidean margotutako markek, balizek, konoek, iltzeek eta abarrek mugatzen dute[3]. Motozikletez bestelako automobilen ilara batek zirkulatzeko adinako zabalera du, eta luzetarako bide-markek zedarri dezakete.

Lerro[4] ere erabili izan da, baina nahasgarri izan daiteke[5], erreiak banatzeko erabiltzen diren bide-markak baitira (lerro etena, lerro etengabea...).

  1. «errei». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-08-17.)
  2. 2007an Euskaltzaindiak lerro hobesten zuen, errei hitzaren kaltetan (Euskaltzaindiaren 148. araua), baina erabilera kontutan hartuta, egungo Hiztegian ez da “hobe” (h.) ageri.
  3. AGINDUA, 2007ko uztailaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak neurtzeko araua onartzen duena.
  4. «lerro». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-08-17.)
  5. Errei/Lerro Normalizazio Txostena, 2008-12-09, Euskalterm webgunean (noiz kontsultatua: 2021-08-22)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne