Errore-marjina

Errore-marjina irudikatua

Errore-marjina inkesta baten emaitzetan ausazko laginketaren errore-kopurua adierazten duen estatistika da. Zenbat eta handiagoa izan errore-marjina, orduan eta konfiantza gutxiago izan behar da inkestaren emaitzan. Errore-marjina positiboa izango da populazio baten laginketa osatu gabe egiten bada eta emaitza-neurriak bariantza positiboa badu, hau da, neurria aldatu egiten bada.[1]

Bakoitzaren emaitzetan izan dezaken lagin-akatsa oreka-ekintza bat da; izan ere, inkesta egitean talde txiki bat (inkestatuen taldea) erabiltzen da biztanleria askoz handiagoa ordezkatzeko (merkatu objektiboa edo biztanleria osoa, adibidez)[2]. Pentsatu errore-marjina egindako inkesta zein eraginkorra den neurtzeko modu bat dela.

  • Zenbat eta errore-marjina txikiagoa izan, orduan eta konfiantza handiagoa izango da emaitzetan.
  • Zenbat eta errore-marjina handiagoa izan, orduan eta gehiago desbideratuko dira emaitzak biztanleria osoaren iritzietatik.

Izenak adierazten duen bezala, errore-marjina inkesta baten benetako emaitzen gainetik eta azpitik dauden balioen tartea da. Adibidez, % 60k baietz erantzun bazuen inkesta batean eta % 5eko errore-marjina badugu, esan nahi du biztanleria osoaren % 55-65ek uste duela erantzuna baiezkoa dela[2].

Errore-marjina terminoa inkestak ez diren testuinguruetan erabiltzen da maiz, neurtutako zenbatekoen berri ematean behaketa-errorea adierazteko. Lagunarteko hizketan ere erabiltzen da, helburu bat lortzeko norberak izan dezakeen espazio edo malgutasun kopurua adierazteko.

  1. Wonnacott, T.H. and R.J. Wonnacott (1990). Introductory Statistics (5th ed.). Wiley. ISBN 0-471-61518-8.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Margin of Error Calculator» SurveyMonkey (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne