Facebook

Facebook
Datuak
Izen laburraFB
MotaGizarte-sare zerbitzua, webgunea, komunikabide soziala, user-generated content platform (en) Itzuli eta online community (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaeleaniztun
Agintea
KudeatzaileaMeta Platforms
JabeaMeta Platforms
Historia
Sorrera2004ko otsailaren 4a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: facebook Twitter: FacebookApp Instagram: facebook Youtube: UCcr9tciZbuvJrEVAgIXCp8Q Edit the value on Wikidata

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko sare sozial bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina orain mundu guztiari irekita dago. Erabiltzaile bakoitza bertako sareetan ibil daiteke, bere ikasketen, bizitokiaren edo lanaren arabera, besteak beste.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio eredu berria zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak izan ez direnez, ez du espero zen moduko arrakasta izan.[erreferentzia behar] 2012ko maiatzaren 18an New Yorkeko NASDAQ merkatuan kotizatzen hasi zen.

2008an goi mailako tituludun jende gehienaren gizarte webgune bilakatu zen, 120 milioi erabiltzaile baitzituen. Zati handi batean, horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia hainbat hizkuntzatako Facebook bertsioak sortzea izan zen, urte horretan alemanezko, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak abiatu baitziren. 2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne