GAFAM

GAFAM akronimoak interneteko enpresa indartsuen batzuk izendatzen ditu: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft. AEBetako multinazional hauek urte gutxiren bueltan bihurtu dira eremu digitala arautzen duen oligopolio bateko aktore. Ikerlariek frogatu dute GAFAMen eta hedabideetako edukiaren arteko konexioaren hazkundea, baita taldeak ekonomia digitalean sormen eta kultura industrien etorkizuneko garapena baldintzatzeko patroiak ezartzeko duen gaitasuna ere. GAFAMetako bakoitzak bere ekosistema sortzen du, baina jatorri desberdina izan arren, guztiek antzeko egiturak sortzen dituzte. Haien ezaugarri nagusiak: modu ekosistemikoan lehiatzen dira, eta ez produktuka, oso talde zentralizatuak dira, hedapen-hazkunde nabarmena dute eta liderrak dira burtsa-kapitalizazioan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne