Hamalau-zaku

"Que viene el coco" (Cocoa datorrela!), Francisco de Goyaren marrazkia.

Hamalau zaku, Amalauzanko, Prailemotxo, Ipixtiku[1] edo Zakero (ingelesez: bogeyman, gaztelaniaz: coco, frantsesez: croque-mitaine) haurrak beldur arazteko izaki mitikoak dira.[2] Kondaira herritarra eta mundu osoan zabaldua da nahiz eta tokien arabera ezaugarriak aldatu. Irudimenezko izaki honek ez du itxura garbia. Normalean, zatarra da eta, askotan, aurpegia ez zaio ikusten. Ez du hitz egiten eta etxeen inguruan dabil, umeak zelatatzen. Mehatxu moduan erabili izan da haurrak ez badu zerbait egiten haren bila etorriko dela esanez: "Ohera ez bazoaz Hamalau zakuk eramango zaitu". Batzuetan ere haurrentzat arriskutsua izan daitezkeen lekuak markatzeko erabili izan da; esaterako, "putzura ez hurbildu bestela hamalau zaku etorriko da".

  1. http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=&lang=eu&sarrera=hamala&xeh=14
  2. Zubiria, Pello. (2014). «Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik» Argia (Lasarte-Oria) (Noiz kontsultatua: 2016-01-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne