Igarkizun

Igarkizuna edo asmakizuna errima edo mezuaren balio estetikoa indartzen duten beste osagaiak dituen esaldi bat edo esaldi sorta txiki bat emanda, dagokion gauza edo kontzeptua asmatzeko erronka botatzen duen hitz-jokoa da.[1]

Beste izen batzuk ere ematen zaizkie, besteak beste hauek: asmakizun, asmakari, asmaketa, papaita eta pipitaki-papataki.

Igarkizunak testu laburrak dira, gehienetan ahoz formulatuak. Mintzatzaileak entzuleari, jolas edo erronka gisa, jostagarri den azalpen, deskripzio edo narrazio labur bat kontatzen dio, askotan errima formako enuntziatuarekin, hitz-jolasekin. Azalpen, deskripzio edo narrazio horrekin, modu lanbrotsuan, zerbait aipatzen da, baina aipatzen den hori zeharka aipatzen da, modu enigmatikoan, modu jostagarrian. Enigma sinpleak izan ohi dira, edozer gauza zeharka deskribatzen dutenak. Ondoren entzuleek asmakizuna bota duena zertaz ari den asmatzeko erronka dute. Enuntziatuan zeharka zertaz ari den jakiteko laguntza batzuk eskaini ohi dituzte asmakizunek.

  1. Etxebarria, Igone; Kaltzakorta, Xabier. (2009). Herri literatura. Eusko jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia = Servicio central de publicaciones del Gobierno vasco. Labayru ikastegia ISBN 978-84-457-3033-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne