Juan-juan

Juan-Juan edo Rouran khaganerriaren mapa.

Juan-juan, batzuetan Jwen-jwen, Jou-jan, Jeu-jen, edo Geougen (txineraz, «inurri-intsektuak»), Asiako erdialdeko herri mongoliarren konfederazioa izan zen.

Mantxuriatik Turkestanera zabaltzen zen inperio bat osatu zuen konfederazio honek V. mendearen hasieratik VI. mende erdialdera arte.

Hunoekin batu ziren aliantzan, eta Txinako iparraldeko Wei dinastiaren aurka borrokatu ziren. 552. urtean, inperio horretan bizi ziren herri turkiarrak matxinatu eta, Wei dinastiaren laguntzaz, menderatu egin zuten juan-juan inperioa. V. mendean Europa aldera jo zuen herri avaroa juan-juan taldeko herria zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne