Lan-eskubideak

Lan eskubideak edota langileen eskubideak enplegu emaileen eta langileen arteko lan harremanekin zerikusia duten lege eta giza eskubide multzoa dira; normalki, lan-zuzenbideak arautzen ditu.

Eskubide horien artean, lan-onurak, sindikatuen sorkuntza, laneko segurtasun eta osasuna, zortzi orduko lanaldia eta aparteko orduen ordainketa daude. Lan-eskubideak zuzenbidearen adarra den lan-zuzenbidearen gai nagusia dira.

Eskubide horiek estatuko eta nazioarteko enplegu- eta lan-zuzenbidean kodetuta daude. Oro har, eskubide horiek eragina dute lan baldintzetan eta lan harremanetan. Azpimarragarrienetako bat elkartzeko askatasuna da, antolatzeko eskubidea ere esaten zaiona. Sindikatuetan antolatutako langileek negoziazio kolektiborako eskubidea dute lan-baldintzak hobetzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne