Listeria

Listeria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaCaryophanales
FamiliaListeriaceae
Generoa Listeria
Pirie 1940
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Listeria generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Genero honek 6 espezie du, eta garrantzitsuena Listeria monocytogenes da.

Mikrobio hauek mugikorrak dira, flageloen bitartez higituz. Katalasa (+) eta oxidasa (-) izaten dira.

Listeria habitat ugaritan dago: lurzoruan, ur gazitan, hondakin uretan edota animalien zein gizakiaren hesteetan.

Talde honetako patogeno bakarra eta listeriosi gaitzaren eragilea Listeria monocytogenes da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Listeria Aldatu lotura Wikidatan

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne