Makaton

Zeinu hizkuntzaren zeinuekin batera ahozko hizkuntza eta piktogramen erabileran datza Makaton programa.

Makaton ahotsaren bidez modu egokiz komunikatzeko arazoak dituzten pertsonei egokitutako lengoaia programa da. Programa mota askotako erabiltzaileekin erabili izan da: Down sindromearen afektatuak, autismoren afektatuak, asaldura neurologikoak pairatzen dituzten pertsonak… gorrak edo gorrak izan gabe. Baita burmuin-istripu baskularra izan duten pertsonekin erabili izan da.[1] Makaton izena programaren sortzailearen izenen lehenengo silabekin sortutako hitza da: Margaret Walker, logopeda eta ikertzailea, Makaton diseinatu zuena, Katharine Johnston eta Tony Cornforth kolaboratzaileak. Lehenengo programa 1972-1973an sortu zuten. Programa Britania Handian garatu zen hasera batean.

Euskal Herrian komunikazio programa hau erabilia izan da baina gaur egun antzeko beste sistemen aurrean atzera ari da egiten.

  1. http://recursosydiversidad.blogspot.com.es/2010/03/vocabulario-makaton.html

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne