Mozkin-marjina

Mozkin-marjin edo irabazi-marjina, salmenta-prezioaren, BEZ gabe, eta produkzio-kostuaren edota produktu baten prezioaren arteko aldea da.

Marjina desberdinak kalkulatzea posible da produktuari esleitutako kostuaren arabera:

  • Marjina gordina: Ondasun edota zerbitzu baten salmenta prezioaren ( BEZ gabe) eta produktu horren, erosketa-prezioaren arteko aldea da. Marjina gordin hau, zerga aurreko mozkinaren marjina bat da eta unitarioa izan ohi da. Diru-unitateetan adierazten da.
  • Marjina garbia: Zerga ondorengo marjina da. Hau da, produktu unitateko marjina gordina ken produktuari aplikatzen zaizkion zergak. Halaber, diru-unitateetan adierazten da.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne