Tagelmust

Tuareg bat tagelmust jarrita.

Tagelmust (cheich, cheche eta litham ere esaten zaio) kotoizko jantzi bat da, anilez tindatua, belo eta turbante itxurarekin. Oihalak hamar metro baino gehiagoko luzera izan dezake. Batez ere gizon berbere tuaregek, Sahel eskualdeko hausek eta Songhaitarrek erabiltzen dute. Azken aldian, beste kolore batzuk erabili dira ere bai, eta belo anilak gordetzen dira egoera berezietan erabiltzeko. Normalean, burua estaltzen duten geruza asko ditu, eta lepoa estutzeko armatzen da, estutu gabe. Frantses batzuek bufanda gisa ere erabiltzen dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne