Zirkunferentzia

Zirkunferentzia bat (gorriz) eta bere zentroa (beltzez).

Zirkunferentzia, geometria euklidestarrean, puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da. Puntu horri, zentro edo foku esaten zaio. Zentrotik zirkunferentziaren puntuetara dagoen distantziari erradio deritzo. Zentrotik pasa eta zirkunferentziak mugatzen duen zuzenkiaren luzerari diametro deritzo.

Zirkunferentziaren perimetroak mugatzen duen azalerari zirkulu deritzo.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne