1988ko Udako Olinpiar Jokoak

1988ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1988ko irailaren 17a - 1988ko urriaren 2a
Data1988
Edizio zenbakia24
1984
1992
KokalekuSeoul Olympic Main Stadium (en) Itzuli
HerrialdeaHego Korea
Partehartzaile kopuru159
8.397
MaskotaHodori
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko237
Kirol29
Osatuta

Webguneolympics.com…

1988ko Udako Olinpiar Jokoak Hego Koreako hiriburu den Seulen ospatu ziren, irailak 17 eta urriak 2 artean. Udako Olinpiar Jokoen XXIV. edizioa izan zen. Bertan, 8.465 kirolarik parte hartu zuten, ordurarteko errekorra zena, 159 herrialde, 23 kirol eta 237 probatan ordezkatuz.

Joko hauen antolakuntza, 1981ean, Seuli eman zitzaionean, Hego Korea, diktadurapean zegoen herrialdea zen, baina nazioarteko presioaren ondorioz, hauteskundeetara deitzea lortu zuen. Jokoen antolakuntza, Ipar Korearekin banatu nahi izan bazituen ere, azken herrialde honek, parte hartzeari uko egin zion, Kuba, Etiopia eta Nikaraguak lez. Hala eta guztiz ere, aurreko bi olinpiar jokoetako nazio guztiak batuta baino nazio gehiagok parte hartu zuten joko hauetan.

Alemania berriz nazio bakar bat izan aurretik jokatu zen Olinpiar Jokoen azken edizioa izan zen.

Maskota, Hodori izan zen, korear tradizioetako tigre mitiko bat.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne