1 Formula

Aurtengo denboraldia 2023ko 1 Formula Denboraldia
Sailkapena Automobilak
Sorrera 1950eko 1 Formulako denboraldia
Presidentea Stefano Domenicali
Lehenengo denboraldia 1950eko 1 Formulako denboraldia
Eremua Mundu osokoa
Irabazleak
Gidari txapelduna 2023 Herbehereak Max Verstappen
Talde txapelduna 2023 Austria Red Bull Racing
Parte hartzaileak
Taldeak Italia Ferrari
Alemania Mercedes
Erresuma Batua McLaren
Austria Red Bull
Frantzia Alpine
Suitza Alfa Romeo
Erresuma Batua Aston Martin
Erresuma Batua Williams
Italia AlphaTauri
Ameriketako Estatu Batuak Haas
Gidari Kopurua 20
Talde Kopurua 10
Motorren markak Italia Ferrari
Alemania Mercedes
Frantzia Renault
Austria Red Bull Powertrains
Gurpilen markak Italia Pirelli (2011-egun)

1 Formula (ingelesez, Formula One), F1 izenez ere ezagutzen dena, auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta horiek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.

Erabiltzen diren kotxeak aurkitun diren azkenengo teknologiak dituzte, eta automobilen teknologia horiek limitatu daude arau tekniko baten arabera; 1 formulan aurkitutako aurrerapen batzuk ere lagungarriak izan dira gaur egun kalean aukitzen diren kotxeen nahiz segurtasuna nahiz beste hainbat alderditran obetzeko, adibide bezala disko balaztak aurkitu daiutezke. Txapelketa honen lasterketak ospatzen diren zirkuitoak normalean ere hiriaren errepidearen parte dira edo izan ziren iraganean.

1950eko 1 Formulako denboraldia izan zen nolabait 1 Formula mordernoaren hasiera, non parte hartu zuten gaur egungo talde ezagun batzuk: Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati. Denboraldi horietan parte hartutako beste eskuderiak ordeskatuak izan dira haibat garaipen lortu dituzten beste batzuengatik. Esaterako, McLaren, Lotus, Renault eta Williams, hauek Konstruktoreen Txapelketa Mundiala irabazi duten noizbait.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne