2021eko taliban erasoaldia

2021eko taliban erasoaldia
Irudia
Motagatazka armatu
erasoaldi
Honen parte daAfganistango gerra
Denbora-tarte2021eko maiatzaren 1a - 
Data2021
GaraiaAro Garaikidea
KokalekuAfganistan
HerrialdeaAfganistango Islamiar Errepublika eta Afganistango Emirerri Islamikoa
Parte-hartzaileak
HelburuAfganistango Islamiar Errepublika
KausaAEBetako armadaren erretreta, Afganistanetik
Honen ondorioa2021 Kabul Airlift (en) Itzuli
Komunikabide
Osatuta
Afganistango armada prestatzen talibaneei aurre egiteko.
Zibilen manifestazioa Ghaniren gobernuaren alde, Jowzjan probintzian, 2021ko uztailaren 13an.

2021eko taliban erasoaldia talibanek eta talde aliatuek, tartean Al-Kaida, Afganistango Islamiar Errepublikaren aurka eragin zuten gatazkari esaten zaio. Erasoaldia 2021eko maiatzaren 1ean hasi zen, Ameriketako Estatu Batuen atzerantz egitearekin batera hasi zen. Talibanen garaipena oso azkarra izan zen: uztailaren 15erako Afganistango barrutien herena haien mende zeuden; uztailaren 21erako herrialde erdia kontrolatzen zuten; abuztuaren 15ean Kabul hiriburua hartu zuten eta Afganistango Islamiar Emirerria aldarrikatzeko asmoa adierazi zuten. Afganistango Presidenteak, Ashraf Ghani, dimisioa aurkeztu eta erbesteratu egin zen. Aldi berean, talibanen biolentzia eta errepresioa herrialde osoan zabaldu zen, milaka pertsona erbesteratzea eragin zuen horrek. Izan ere, bi astean eta ia batere borrokarik egin gabe talibanek bereganatu zuten herrialdea.[1]

  1. Elizegi Egilegor, Arantxa. «Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne