Abestirik Ederrena

Abestirik Ederrena
Jatorria
Izenburuaשִׁיר הַשִּׁירִים, Hoheslied, ΑΣΜΑ, Song of Songs eta Canticum Canticorum
Ezaugarriak
Genero artistikoawisdom literature (en) Itzuli
Hizkuntzahebreera
Deskribapena
Honen parte daFive Megillot (en) Itzuli
Ketuvim
Itun Zaharra
Sapiential Books (en) Itzuli
kronologia
Kohelet Abestirik Ederrena

Kantarik Ederrena[1] (hebreeraz: שִׁירהַשִּׁירִים‎ Šîr HaŠîrîm; LXX.ren grezieraz: ᾎσμα ᾎσμάτων Aisma Aismatōn;[2] Vulgataren latinez: Cantĭcum Canticōrum[3]) Itun Zaharreko liburua da, Tanajen azken atalean, Ketuvimen, dagoena.

Salomonena bide zen liburu hau, seguruenik K.a. V edo VI. mendean idatzia da[4].

Protagonistak emakume bat (bertso batean "shunemdarra" deitua, AE 6:13) eta gizon bat ditu, elkarren arteko gorteatzetik burutzera deskribatuz. Eduki erlijiosoa ez duenez, batzuetan Jainkoa eta Israel arteko harremanaren metaforatzat jo dute.

Liburuaren hasieran Salomon aipatzen da liburuaren egiletzat, eta hala ulertu izan da erlijio juduan eta erlijio kristauan. Baina, egia izatera, obrak K.a. X. mendean egina izan behar zuen, eta hori ez da sinesgarria, Bibliako lehenengo bost liburuak ez baitziren idatzi K.a. VII. mendera arte. Egiletza Salomoni egoztea, beraz, ez da erreala. Testuan ageri den hebreera-mota, gainera, berandukoa da eta badu arameeraren eta grekoaren eragina ere. Arrazoi filologiko horietan oinarriturik, jotzen da K.a. IV. mendean idatziko zela.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Rahlfs. (1979). Septuaginta. 2 Stuttgart: Deutsche Bibelgesellschaft, 260 or..
  3. newadvent.org www.newadvent.org
  4. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne