Agintera


Inperatiboa modu gramatikoa da, aditzen bidez agindu bat, debeku bat, aholku bat edo eskaera bat adierazten duena. Oso zabalduta dago hizkuntzen artean. Idazterakoan inperatiboa duten esaldiak harridura ikurra («!») dute amaieran sarritan.

Euskaraz era bat baino gehiago daude inperatiboa adierazteko, adibidez, «ekarri» — «bekar, bekartza» edo «etorri» — «zatoz, etor zaitez».

Aginduak emateko ere balio dute perpausek, eta funtzio hori dutenei aginte-perpaus deritze.

  • Zatoz hona, mesedez!
  • Joan zaitez pikutara!
  • Ekar iezadazu mahai gaineko ogi-zati hori!
  • Isildu denok, otoi!

Egia da aginduak eman daitezkeela aginte-perpausa erabili gabe ere. Askotan, begirada zorrotz bat aski izan daiteke. Galdera bat ere, sarritan, agindu bat izan daiteke:

  • Isilduko zarete?

Benetako agindua hiztunak solaskideari egiten diona da. Hots: bigarren pertsona bati zuzentzen zaio. Beraz, aginte-perpausak aginterazko adizkiez baliatzen direnez, agintera, bereziki, bigarren pertsona jokoan sartzen duena izan ohi da. Hots: NOR edo NOR-NORI motako aditza bada, NOR 2. pertsonakoa izango da (zu, zuek, edo hi). Eta NORK-duna bada aditza, NORK horrek izan beharko du 2. pertsonakoa. Alegia, subjektuak bigarren pertsonakoa behar du izan. Hortik aparte, 2. pertsonarik ez badago, ez da, berez, benetako agintera izango. Alegia, agindua baino gehiago, erregua edo desira izan liteke. Era horretakoak dira, esaterako, honako hauek:

  • Goazen hemendik!
  • Kanta dezagun kantu alai bat!
  • Isil nadin, astakeria bat esan baino lehen.
  • Betor hurrengoa, mesedez!
  • Egin bezate nahi dutena.
  • Doazela antzarrak ferratzera.
  • Esan dezala egiazki zer pentsatzen duen.

Nola osatzen dira aginte-perpausetako adizkiak? Goian emandako adibideak begien aurrean harturik, ongi berezi behar da egiazko agintera (2. pertsona tartean duena) gainerakoetatik. Ondoko laukietan 2. pertsonako agintera (hots: egiazko agintera) eta 3. pertsonakoa ere –forma berezia hartzen duen heinean– jasotzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne