Airbus A319


Airbus A319
Motakomertziala
Bidaiariak124
EraikitzaileaAirbus
Lehenengo hegaldia1995-08-25
Zerbitzu hasiera1996ko apirilean
Egoerazerbitzuan
Erabiltzaile nagusiakEasyJet
Northwest Airlines
Unitate eraikiak854

Airbus A319a Airbusek diseinatutako bidaiarientzako hegazkina da. Airbus A320tik eratorria, honek baino zazpi zuaker gutxiago ditu (3,73 m gutxiago) baina erregai-kapazitate berdina mantenduz, 7200 km-ko autonomia lortzen duelarik. Alderdi gehienetan A320aren berdina da, honengandik kanpo itxuran hegal gaineko irteera bakar bat izatean bereizten da, motzagoa izateaz gain. Bi sailetan 124 bidaiarirentzako tokia dauka, sail bakar batean 142ra igo daitekeena.

A319 programa 1993an hasi zen, ILFC leasing konpainiak 1992an sei unitateentzako eskaera egin ostean. Ordutik hainbat aire konpainiek erosi dute hegazkin hau, eta 2006ko maiatzean guztizko eskaerak 1257 ziren, horietatik 854 unitate jadanik eraikiak izan zirelarik. Airbus A321a bezala, muntatze-lantokia Hanburgen kokatuta dago, Alemanian, beste Airbus produktuena Tolosa Okzitaniakoan kokatzen direlarik.

EasyJetek 2002an 120 unitateko eskaera egin zuen. EasyJeten hegazkinek ez daukate sukalderik eta 156 bidairirentzat prestatuak daude, horretarako hegal bakoitzaren gainean beste irteera bat jarri behar izan zaielarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne