Akitania Berria

Akitania Berria
Nouvelle-Aquitaine

flag of Nouvelle-Aquitaine (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaBordele
44°50′16″N 0°34′46″W
Azalera84.061
Punturik altuenaPic Palas
MugakideakLoirerria, Erdialdea-Loira Harana, Auvernia-Rodano-Alpeak, Okzitania, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Aragoi
Administrazioa
PresidenteaAlain Rousset (PS)
Alain Rousset
Demografia
Biztanleria6.069.352 (2021)
35.400 (2020)
Dentsitatea72,2 bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa

Akitania Berria[1][2] (okzitanieraz Novèla Aquitània; frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.

Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 36. arauaː Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak. .
  2. Aurrerantzean, Akitania Berria, Diario Vasco, 2016-07-13.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne