Aldagai nominal

Sakontzeko, irakurri: «Aldagai estatistiko»


Estatistikan, aldagai nominala edo atributua soilik berdinak edo ezberdinak diren kategoria zenbait hartzen dituen aldagaia da, kategoria batek beste batek baino maila edo balio handiagoa duela ezin esan daitekeelarik. Adibidez, sexua (gizon, emakume) eta aukeratutako unibertsitate ikasketa (medikuntza, arkitektura, ekonomia, ...) aldagai nominalak dira. Aldagai nominala aldagai kualitatibo mota bat da, aldagai ordinalekin batera. Aldagai nominalak eskala nominal batez neurtzen direla esaten da eta estatistikan berariazko teknikak aplikatzen zaizkie (kontingentzia taulak, esaterako). Beste alde batetik, aldagai koantitatiboak bereizten dira, non datuak zenbakizko balio baten bitartez neurtu eta ordenatu egin daitezkeen, besteak beste.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne