Anai-arrebak

Bi ahizpa

Anai-arrebak edo neba-arrebak guraso bereko senideak dira[1].

Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].

Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].

Hona hemen:

Semea Alaba
Gizona Anaia Arreba
Emakumea Neba Ahizpa
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anai-arreba. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anaia. .
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Neba. .
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Arreba. .
  5. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ahizpa. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne