Antilope

Inpala

Antilope Antelope generoko bobidoei, eta bobidoen eta antilokapridoen familiako beste zenbait ugaztun artiodaktilori ematen zaien izen arrunta da. Guztiak lirainak, tamaina ertainekoak eta bereziki gautarrak dira. Afrikan eta Asian bizi dira batik bat[1].

"Antilope" terminoa oso zehaztugabea da: Antilopinae subfamiliako espezieei dagokie, baina, sarritan, subfamilia horretan sartzen ez diren beste generoak biltzen ditu, hala nola Oryx edo Hippotragus.

Familia horren ezaugarri bat da arrek bakarrik dituztela adarrak, nahiz eta espezie batzuetan emeak ere adardunak izan. Belarjaleak dira eta oreinak ez bezala (adar trinkoak dituzte), haien adarrak hutsak dira. Gainera, oreinen adarrak urtero isuri eta hazten dira eta antilopeenak, berriz, etengabe hazten dira.[2]

  1. «antilope - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. ISBN 9781626365315..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne