Antzinako Erromako literatura

Antzinako Erromako literatura funtsean latinez idatzitako literatura da. Latina hizkuntza hilen arteko ezagunena da. Bere izena egungo Italiaren Lazio lurraldetik dator; lurralde horretan kultura-foko nagusia Erroma hiria zen. Latina Erromatar Inperioan erabili zen eta, ondorioz, Mediterraneo eta Europa osoan zabaldu zen. Inperioa zatitu zenean Mendebaldeko Erromatar Inperioan latina ofiziala izan zen ere bai. Erdi Aroan elizaren hizkuntza ofiziala izan zen eta, mendetan, zientzia askotan dibulgazio hizkuntza izan zen. Beraz, latinez idatzitako literatura Erromako eta egungo Italiako mugak gainditu zituen (Latinezko literatura).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne