Antzinako Greziako artea

Diadumeno, Polikletorena (K.a. V. mendearen hirugarren laurdena).

Antzinako Greziako artea Antzinako Greziako artistek elaboratutako estiloa da, "edertasun ideala"ren bilaketagatik bereizten dena, platondar ereduko "mundu ideala" irudikatuz, edo "naturaren imitazioa"ren bidez aristotelestar mimesiaren zentzuan.

Antzinako greziarrek garatutako kulturak egungo mendebaldeko kulturaren funtsak ezartzen ditu. Handik sortu ziren ondorengo jakintza, filosofia eta artearen kontzeptu eta printzipioak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne