Atomismo

Atomismoa eskola filosofiko zenbaitetan garatutako teoria da, zeinaren arabera natura zatiezinezko partikulak diren atomoz eta hutsez osaturik dagoen. Antzinako Indian garatutako tradizio filosofikoetan hautematen da lehenengo aldiz atomismoan oinarritzen diren naturaren filosofiak. Mendebaldean, ordea, presokratikoen taldean daude atomismoa gehien baieztatu zuten filosofo nagusiak, hala nola Leuzipo eta Demokrito. Beranduago, Epikuro eta Lukrezio ere atomistak izan ziren.

Atomismo hitzaren lehenengo aipamenak ikusteko, antzinako greziara eta antzinako Indiara erreparatu behar diegu. Mendebaldean, atomismoaren lehen apaimenak K.a. 5. urtean arizen ditugu, Leuzipo eta Demokrito[1]ren eskutik. Bestetik, Indian atomismoaren lehen eskolak K.a 4. mendekoak dira; hala nola, Jain[2][3], Ajivika eta Carvka eskolak. Gerora, Nyaya eta Vaishesshika eskolek atomomen konbinazioaz eta konbinazio horiek sortzen dituzten gorputz konplexuagoez arituko dira.

Materia kimikoa elementu zatiezina zela pentsatzen zuten, hortaz, XIX. mendeko kimikariek atomo hitza erabili zuten elementu zatiezin horiei erreferentzia egiteko. Hitz hau grekoengandik jaso zuten, grekoz atomoa zatiezina adierazten baitu.

Baina, XX. mendean, ordurarte sinesten zen kontrako aurkikuntza gertatu zen. Atomoak ez dira substantzia zatiezin eta bakunak, atomoak beste elementuz konposatutako elementuak dira. Hortaz, atomoa baino txikiagoak diren beste substantzia batzuk existitzen dira, atomoaren baitan daudenak; hala nola, elektroiak, neutroiak eta protoiak. Gerora egindako esperimentu batek agerian utzi zuen protoiak eta neutroiak txikiagoak ziren beste elementuz konposatuta zeudela: quarks.

  1. Leucippus.. (1999). The atomists, Leucippus and Democritus : fragments : a text and translation with a commentary. University of Toronto Press ISBN 0802043909. PMC 244768656..
  2. Pablo., Iannone, A.. (2001). Dictionary of world philosophy. Routledge ISBN 0415179955. PMC 44541769..
  3. Mrinalkanti., Gangopadhyaya,. (1981, ©1980). Indian atomism : history and sources. Humanities Press ISBN 039102177X. PMC 10916778..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne