Autobus

Gasteizko TUVISA garraio-konpainiaren autobusa.
Elbarrituentzako bereziki prestatutako mikrobusa.
Argindar kableei lotutako autobusa. Watertown Square. Massachusetts. 2022.

Autobusa pertsona-kopuru handiak garraiatzeko erabiltzen den gurpildun garraiobide luzea da. Autobusak tamaina eta mota askotakoak izan daitezke, eta 8tik ehunka bidaiari arte eraman ditzakete. Autobusak oso erabiliak dira garraio publikoko zerbitzuetan.

Autobus-motarik arruntena gorputz bakarrekoa da, baina badaude bi gorputz edo gehiagokoak edo bi solairukoak ere. Bestalde, autobus txikiagoak ere erabiltzen dira, minibus edo mikrobus deiturikoak. Normalean autobusen energia-iturria barne-errekuntzako motorra da, nahiz eta hasierako ereduek zaldiak erabiltzen zituzten. Trolebusak, berriz, argindarrez mugitzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne