Baeza

Baeza
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaJaéngo probintzia
AlkateaLola Marín Torres (en) Itzuli
Izen ofizialaBaeza
Posta kodea23440
INEk ezarritako kodea23009
HerriburuaBaeza (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°59′N 3°28′W / 37.98°N 3.47°W / 37.98; -3.47
Map
Azalera194.2 km²
Altuera769 m
MugakideakBedmar eta Garcíez, Begíjar, Ibros, Jimena, Jódar, Lupión, Mancha Real, Rus eta Úbeda
Demografia
Biztanleria15.723 (2023)
−50 (2022)
alt_left 8.000 (%50,9) (%49,9) 7.841 alt_right
Dentsitatea80,96 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakÚbeda eta Carcasona
MatrikulaJ
baeza.net

Baeza, Jaéngo probintziako La Loma eskualdeko udalerri espainiar bat da, Andaluziako iparraldeko erdialdean dagoena. Baeza, aldi berean, udalerri baten izena, udalerri horretako hiriburuarena, eta barruti judizialaren izena da. La Loma eskualdeko mendebaldeko hiriburutzat hartzen da Baeza.

194,3 km²ko azalera du eta 2015ean 16163 biztanle zeuden erroldaturik. Hau da, 83,45 biztanle km²ko dentsitatea. Bertakoei baezano/a edo beaciense esaten zaie gaztelaniaz. 

Biztanleen zaindari katolikoak San Andres Apostolua (azaroaren 30ean ospatzen da) eta Alkazarreko Ama Santua dira. Azken hau, abuztuaren 15ean ospatzen da.

Baeza, gaur egun ezaguna da bere oliba produkzioagatik, bere monumentu ugariengatik (Unescok Gizartearen ondarea izendatua izan du, Ubeda herriarekin batera) eta bere unibertsitateagatik. Badu, XVI. mendetik, unibertsitatea.

“Gabiraien habia” esaten zioten erromantze-kantariek. Kokagune giltzarria izan zen kristau erregeentzat Al-Andalusen konkistan. Guadalquivirren talaian dago. Talai horretako alkazarreko atzeguardia finkatu zen Baeza. Kristauen menpe geratu zenetik mehatxu handia izan zen islamiar erreinuentzat (Guadalquivirreko hego eta mendebaldean kokaturik). 


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne