Bearno

Bearno
 Frantzia
Administrazioa
HiriburuaPaue
Deuseztapen data1790 (juliotar egutegia)
Geografia
Koordenatuak43°18′00″N 0°22′00″W / 43.3°N 0.3667°W / 43.3; -0.3667
Demografia
Hizkuntza ofizialabiarnesa
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Ipar Euskal Herria (berde ilunez) eta Bearno (berde argiz) Pirinio Atlantikoen departamenduan.


Bearno edo Biarno[1][2] (bearneraz: Bearn [beˈar] edo Biarn ['bjar]; frantsesez: Béarn) Gaskoiniako eskualde historikoa da (Okzitania). Gaur egun Akitania eskualdea eta Pirinio Atlantikoak departamendua (Frantzia) osatzen du Ipar Euskal Herriarekin batera. 350.000 biztanle inguru ditu. Hiriburua Paue da eta hiri nagusiak Oloroe, Ortheze, Leskarre, Mourenx, Morlaàs, Nabarrengose eta Noguères.

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Industria Paue eta Lacq-Mourenx aldeetara bildu da nagusiki. Lacqeko gas hobiak (1951n aurkituak) oso garrantzitsuak dira (200.000 milioi m3). Turismoak ere badu garrantzia Pirinioetan. Administrazioaren aldetik, Zuberoa Bearnori (Oloroe-Donamaria) lotua egon da (eta hala dirau maila askotan) Frantziako Iraultzaz geroztik. Zuberoa Baionako Merkatari Ganberari lotua gelditu zen 1991n, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekin.

  1. Euskaltzaindiaren 149. araua, Euskal Herri inguruko exonimoak. Kontuan izatekoa da arau horretan bertan lehentasuna ematen zaiola Bearno formari: aipatzen den lehenengo forma izateaz gain (hori alfabetoaren hurrenkeran ere halaxe litzateke, dena dela), eskualde izenaz beste, arau horretako gainerako toponimoetan Bearno da aukera bakarra (Castetnau-Camblong = Gazteluberri Bearno; Sauvaterre-de-Béarn = Salbaterra Bearno). Eta Euskal Onomastikaren Datutegian ere, Bearno formari ematen dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Herritar izentzat ere, bearnotar arautu du Euskaltzaindiak, biarnotar aukera onartu gabe. Beraz, toponimoetarako terminologia lanik zorrotzena eskatzen duten lanetan —hala nola entziklopedietan— behintzat, Bearno ala Biarno jarri erabaki behar bada, badirudi lehenaren alde egin beharko litzatekeela.
  2. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne