Begi

Begi
Xehetasunak
Konponenteakbegiaren atzeko kamera
Esklerotika
Koroidea
ArtikulazioaNerbio optikoa
eyestalk (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezoculus
TAA15.2.00.001 eta A01.1.00.007
Terminologia anatomikoa

Begia edo begi-globoa ikusmen-organoa da, animaliei ikusteko gaitasuna eskaintzen diena, hau da, inguruan duten ingurunearen ikusizko informazioa jaso eta prozesatzeko trebetasuna. Begiek argia detektatzen dute eta nerbio optikoan zehar, neuronen bidez, burmuineraino bidaiatzen duten bulkada elektrokimiko bihurtzen dute. Gainera, ikusmenarekiko independenteak diren zenbait funtzio eramaten dituzte aurrera: garrantzitsuena ziklo zirkadianoaren erregulazioa da.

Begiak buruaren aurrealdean daude, aurpegiaren goiko erdialdean. Ingururekiko oso esposizio handia dutenez, nolabaiteko babesa behar dute haizearen eta partikulen aurrean. Begi mota asko daude. Sinpleenei pigmentu-orban deritze, eta mugimendua hautemateko funtzioa baino ez dute betetzen. Mugimendua hautematen dute, begi-orbanetan sartzen den argiaren angelu-aldaketak detektatuz.

Begi konplexuagoek sistema optiko oso bat garatu dute, inguruneko argia jasotzen duena eta kristalino izeneko diafragma baten bidez argi-intentsitatea erregulatzeko gai dena. Hori dela eta, sistema optikoa irudi bat osa dezake: lehenengoz, lente multzo doigarri baten bidez fokuratzen du, eta ondoren, irudia seinale elektriko bihurtzen du nerbio optikoaren bidez burmuinera transmititzeko.

Bereizmen handiko ahalmena duten begiak hamar formatan azaltzen dira, eta animalia-espezieen % 96k sistema optiko konplexua dute. Horien artean, moluskuak eta artropodoak daude, esate baterako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne