Belarri

Belarri
Xehetasunak
Honen parteburua
KonponenteakKanpo belarria
Erdi belarria
Barne belarria
belarri-hegala
Identifikadoreak
MeSHeta A09.246 A01.456.313 eta A09.246
TAA01.1.00.005 eta A15.3.00.001
FMA52780
Terminologia anatomikoa
Artikulu hau entzumenaren organoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Belarri (argipena)».

Belarria hotsak atzematen dituen organo anatomikoa da. Ornodunen belarriek biologia erkidea daukate, arrainetatik hasi eta gizakietaraino, ordenen eta espezieen arabera aldaketak dauden arren. Bere eginkizuna ez da soilik hotsa jasotzea, orekan eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria entzumen-sistemaren ataletako bat da.

Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria belarri-hegal deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du eginkizunik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-sorburuak aurkitzen laguntzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne