Bielorrusiera[1] (беларуская мова, "byelaruskaya mova"), lehenago errusiera zuria deitua, Bielorrusiako hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera. Bertan eta Polonian hitz egiten da bereziki, eta guztira, 8 milioi hiztun ditu.
Dialekto nagusiak ipar-ekialdekoa eta hego-mendebalekoa dira; haien artean trantsizio gunea dago, Minsk hirian, hizkuntza ofizialearen oinarria dena. Bielorrusiako hego-mendebaleko muturreko dialektoa ukranieratik oso hurbil dago.
Dialektoak Ipar-ekialdekoa Erdikoa Hego-mendebalekoa Polesia mendebalekoa Puntu marrak: Gorria: Bielorrusieraren gunea (1903, Yefim Karskiy). Urdina: Errusieraren mendebaleko dialektoen muga (1967, Zaharova, Orlova). Berdea: Bielorrusiera eta errusiera edo ukraineraren artean muga (1980, Bevzenk) Bielorrusiera