Bildu

Bildu
Bildu—Eusko Alkartasuna (EA) / Alternatiba Eraikitzen
BozeramaileaBakartxo Ruiz, Oskar Matute, Peio Urizar
Sorrera2011ko apirilaren 3a1
Desegitea2015
Ideologia politikoaSubiranotasuna, independentismoa, ezkerra, ezker abertzalea, bakezaletasuna, feminismoa, euskalduntzetasuna, demokrazia parte-hartzailea, aurrerakortasuna.
www.ehbildu.eus
1Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Herritarron Garaia plataformaren koalizioa.

Bildu koalizio ezkertiar eta abertzalea izan zen, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Araba Baik, Herritarron Garaia plataformak eta independente talde batek — legez kanpoko ezker abertzaletik gertukoak, batez ere— osatua. 2011ko apirilaren 3an aurkeztu zen.[1] Koalizioa Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak 2010eko ekainean sinaturiko Lortu Arte akordioaren eta 2011ko urtarrilean Alternatiba alderdiarekin batera adostutako Euskal Herria ezkerretik akordioaren emaitza zen, helburutzat ezkerreko ideologiatik Euskal Herria estatu bilakatzea izanik.[2] Bildu koalizioaren lehen parte hartze politikoa Hego Euskal Herriko 2011ko maiatzeko haustekundeetan izan zen. Aurretik, espainiar erresuman koalizioko zerrendak legez kanpo uzteko ahaleginak egin zituen, poliziaren txostenetan oinarriturik koalizioa ETA erakundearen estrategiaren emaitza zela argudiaturik epaitegietan inpugnazioak jarriz. Azkenik, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu hauteskunde horietara aurkeztea legeztatu zuen, Bilduk bera legez kanpo uztearen aurka jarritako errekurtsoa onartu baitzuen.[3]

Bildu, koalizio gisan, Espainiako Hauteskunde Batzordean Bildu—Eusko Alkartasuna (EA) / Alternatiba Eraikitzen izenarekin erregistratuta zegoen, eta EA-Alternatiba siglak erabiltzen zituen.[4]

  1. Bildu presenta las bases de su programa electoral para el 22-M. Gara 2011-4-3 (Noiz kontsultatua: 2011-4-3).
  2. Jon OLANO: «Gaur aurkeztuko dute Bildu EAk, Alternatibak eta independenteek»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-04-03. Eskuratze data: 2011-04-05.
  3. Bildu hauteskundeetan izango da, boto bakar bategatik. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-5-6).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2011-5-6).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne