Brigitte Anne-Marie Bardot, (Paris, Frantzia, 1934ko irailaren 28a) erretiratutako aktore, abeslari eta modelo frantsesa da. Modaren ikono eta XX. mendearen erdialdeko sexu-ikur izateagatik ezaguna. Animalien eskubideen aldeko ekintzailea izateaz gain, bere izena daraman fundazioaren sortzailea eta lehendakaria ere bada.
1952an hasi zen aktore lanetan. Eta Jainkoak emakumea sortu zuen 1957an Roger Vadim-ek zuzendutako filma protagonista lanarekin lortu zuen arrakasta, hark nazioarteko onarpena lortu baitzuen. Lehen filma izan ez arren, oso ezaguna da hura publikoaren arreta zentrora eraman zuen filma izan baitzen. Gero, 1963ko Le Mépris filmeko protagonista izan zen. Viva Maria! filmean izan zuen paperagatik (1965), Louis Mallek zuzendua, BAFTA Sarietan atzerriko Aktorerik Onena izendatu zuten.
1973an erretiratu zen Bardot entretenimenduaren industriatik. 47 filmetan parte hartu zuen, baita hainbat musikaletan ere, eta 60 abesti baino gehiago grabatu zituen. Ohorezko legioa eman zioten 1985ean, baina ez zuen onartu. Erretiratu ondoren, animalien eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen.
Oso pertsonaia polemikoa da. 1990eko hamarkadan immigrazioa, homosexualitatea eta islamarekin oso kritikoa izan da eta sarritan adierazpen xenofoboak egin ditu: hori dela eta, bost alditan isundua izan zen.
Herri-kulturaren ikono garrantzitsua izaten jarraitzen du.