Chiapas

Chiapas
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaTuxtla Gutiérrez
GobernadoreaManuel Velasco Coello PVEM
LaburduraChis.
Diputatuak17
Geografia
Koordenatuak16°32′N 92°27′W / 16.53°N 92.45°W / 16.53; -92.45
Azalera73.289 km²
Demografia
Biztanleria4.796.580 biztanle (2010)
Dentsitatea65.45 bizt/km²
www.chiapas.gob.mx

[1]Chiapas Mexiko hego-ekialdeko estatu federala da. Ekialdean Guatemalarekin du muga, mendebaldean Oaxacarekin, iparraldean Tabascorekin, hegoaldean Ozeano Barearekin eta ipar-mendebaldean Veracruzekin. 73.289 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 4.796.580 biztanle zituen.[2] Sierra Madre mendilerroa hego-ekialdetik sartzen da estatuaren erdialderaino.[3] Hiriburua Tuxtla Gutiérrez da, eta San Cristóbal de las Casas hiririk ezagunena.

Ezaguna da EZLN gerrillagatik, eta baita erakargarritasun turistikoengatik ere. Edertasun naturalez gain, Kolonaurreko zibilizazioen hondarrak ikus daitezke (aipagarriena Palenque hiri prehispanikoa da), eta hainbat talde kulturalekin daude (bai etnia indigenak bai atzerritarrak). Biztanle gehienak nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira, asko baldintza txarretan.

  1. (Gaztelaniaz) «Lenguas indígenas que se hablan en Chiapas» leionoticias.com 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-19).
  2. Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne