Dibulgazio

Kepa Altonaga irakaslea eta zientzia dibulgatzailea.

Dibulgazioa, zientzia-dibulgazioa, zientzia jendarteratzea edo, euskarriari erreferentzia eginez, jendarterako edo jendarteratzeko testua, artikulua, liburua, audio, bideo, filma... jakintza arlo bateko gaiak publiko zabalera azaldu eta transmititzeko burutzen diren jardueren multzoa da, era ulergarri batez eta xehetasun teknikoak alde batera utziz eta gehienetan hedabideak baliatuz. Zientziaren lorpen berriak nahiz aspaldiko ezagutzak azaltzeko erabil daiteke.

Dibulgazioa, zientzia-dibulgazioa, interes publikokoa izan daitekeen eduki bat azaltzeari eta zabaltzeari dagokio, gai orokor edo espezifiko bati buruzkoa. Gaur egun, edozein eduki zabaltzeko komunikabideak erabiltzen dira.

Beraz, dibulgazioa hainbat formatutan aurkitu dezakegu, idatziz, bideoz edo audioz. Dibulgazioaren garrantzitsuena, hain zuzen ere, informazioa eta ezagutza sustatzea da, guztion eskura jarriz modu ulerkor batean. [1]

Azpimarratu behar da, zabaldu beharreko informazioak, hizkera landu bat izan behar duela, iturri fidagarrietan oinarrituta egon behar duela. Kontzeptuak, emaitzak, gertaerak, iritziak, analisiak eta eduki berriak ezagutarazi behar dituela, besteak beste.

Aldiz, kazetaritza zientifikoa, garapen zientifikoa beharrezkoa duen edukietan zentratzen da, zientzia-dibulgazioa zabalagoa delako.

  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Divulgación» Significados (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne