Duraluminio

Hindenburg hegazkinaren suteak eragindako duraluminiozko gurutze-euskarria, McGuire Air Force Base-n (New Jersey), istripu-gunetik berreskuratua, 1937ko maiatzaren 6an.

Duraluminioa kobrea, manganesoa, magnesioa eta silizioa duen aluminiozko aleazioa da. Aluminio-kobre aleazioen familiakoak dira (1998)[1].

Badirudienaren kontra, duralumino izena ez dator «aluminio gogorretik», Düren-etik baizik, 1909an Alfred Wilm-ek aleazio hori, lehen aldiz, fabrikatu zuen Alemaniako hiritik[2].

Gaur egun, terminoak aluminio eta kobre aleazioei egiten die erreferentzia, nagusiki; Nazioarteko Aleazioen Izendapen Sistemak (IADS) 2000 serie gisa izendatzn ditu, hegazkinen fuselaje- fabrikazioan erabilitako 2014 eta 2024 aleazioei bezala.

Giro-tenperaturan, erresistentzia mekaniko handia du, baina korrosioarekiko erresistentzia, soldagarritasuna eta anodizaziorako egokitasuna baxuak dira. Hegazkin eta automobilgintzan erabiltzen dira. 450 MPa inguruko muga elastikoa du, konposizioaren eta tenplearen arabera aldatzen den balioa[1].

  1. a b ASM Handbook. Volume 2, In Properties and Selection: Nonferrous alloys and special purpose materials. ASM, 2002.
  2. Duraluminio. Materialbox.cl.[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne