Ebrahim Raisolsadati —persieraz: سید ابراهیم رئیسالساداتی), ezagunagoa Ebrahim Raisi izen-deiturez —persieraz: ابراهیم رئیسی— (Maxhad, Iran, 1960ko abenduaren 14a – Varzegan, Iran, 2024ko maiatzaren 19a) alfakia eta Printzipalistak alderdiko politikaria izan zen. Irango Islamiar Errepublikako presidentea izan zen 2021eko abuztuaren 3tik[1] 2024ko maiatzaren 19an helikoptero istripu batean hil zen arte.[2]