Emakumeak espazioan

2010ean, Nazioarteko Espazio Estazioan lau emakumezko bildu ziren, errekorra lortuz.[1]
Mae Jemison, lehen emakume beltza espazioan (1992), STB 47 espazio-ontzian.
Jessica Meir eta Christina Koch (eskuinean). Soilik emakumez osatutako espedizio espaziala egin aurretik (ISS 61, 2019)

Emakumeak kanpo-espazioan hegan eta lan egin dute, ia giza hegaldi espazialak hasi zirenetik. Oro har, emakumeak ez dituzte gizonak bezain beste hautatzen. 2020an adibidez, espaziora joan ziren astronauta guztien %10 baino ez ziren emakumezkoak izan.[2]

Espazioan hegan egin zuen lehen emakumea Valentina Tereshkova sobietarra izan zen, Vostok 6 kapsula espazialean, 1963ko ekainaren 16tik 19ra. Tereshkova fabrikako asanbleista zen, ez zen kosmonauta. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak propagandarako erabili zuen.[3] 1982ra arte emakumeak ez ziren pilotu espazialtzat jo, ez eta gizonezko homologoen pareko langiletzat ere. Espaziora joan diren 70 emakumeen gehiengoa estatubatuarra da, eta misioak dituzte transbordadore espazialean eta Nazioarteko Espazio Estazioan (2021eko urrian eguneratutako datua). Beste herrialde batzuek, hala nola, Sobietar Batasuna, Kanada, Japonia, Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzia, Hego Korea eta Italia emakume bat edo bi eraman dituzte espazioko giza hegaldien programetan. Gainera, nazionalitate bikoitza duen emakume estatubatuar batek turista gisa parte hartu du AEBko hegaldi espazial batean.

Espazio hegaldietan, emakume eta gizonek pareko zailtasun fisiko eta psikologikoak dituzte. Gainera, ondorioztatu da emakumeak egokiagoak izan daitezkeela espazio-misio luzeagoak egiteko.[4] Ikerketek etengabe adierazi dute emakumeak espaziora joateko oztopo nagusia genero-diskriminazioa dela.[5][6]

  1. Four Women will Fly in Space for the First Time in the History. Russian Federal Space Agency April 3, 2010.
  2. Alice Gorman. (June 16, 2020). Almost 90% of astronauts have been men. But the future of space may be female. .
  3. «Valentina Tereshkova» starchild.gsfc.nasa.gov.
  4. «Here's why women may be the best suited for spaceflight» National Geographic June 13, 2019.
  5. Davenport, Christian. (December 8, 2019). «At Nasa, women are still facing outdated workplace sexism» The Independent.
  6. «Women in space: Roscosmos sets sights on creating female crew of cosmonauts, says source» TASS 2019-01-21.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne