Emakumeen ibilbidea Nobel Sarietan


Emakumeek irabazi dituzten Nobel Sari guztiak
Emakumeek irabazi dituzten Nobel Sari guztiak

Emakumeen ibilbidea Nobel Sarietan gizonezkoena baino murritzagoa izan da. Nobel Sariak zenbait arlotan (Kimika, Fisika, Literatura, Bakea, Fisiologia edo Medikuntza eta Ekonomia) ekarpen zientifiko edo kultural nabarmenengatik Suedian urtero banatzen diren sariak dira, nazioarte mailan eta euren arloetan garrantzitsuenak eta prestigiorik handiena dutenak. Sariak ematearen arduradunak Suediako Akademia, Suediako Zientzien Errege Akademia, Karolinska Institutua eta Norvegiako Nobel Batzordea dira.[1] Alfred Nobelen 1895. urteko testamentuan ezarri ziren sari guztiak, ekonomiakoa izan ezik. Honek sari guztiak Nobel Fundazioak esleitu ditzala agindu du. Ekonomia Nobel Saria, edo Ekonomia Zientzietan Alfred Nobelen Omenez Sveriges Riksbank saria, 1968an sortu zuen Sveriges Riksbankek, Suediako Banku Zentralak, Ekonomia arloan egindako ekarpen nabarmenak saritzeko.[2] Sari bakoitza aparteko batzorde batek ematen du: Suediako Zientzietako Errege Akademiak Fisika, Kimika eta Ekonomiako sariak ematen ditu, Suediako Akademiak Literatur saria ematen du, Karolinska Institutuak Fisiologia edo Medikuntzako saria eta Norvegiako Nobel Batzordeak Bakearen saria esleitzen du.[3] Sari irabazle bakoitzak domina bat, diploma bat eta urteetan zehar aldatzen joan den diru kantitate bat jasotzen du.[2]

2017ra arte, 844 gizon, 48 emakume (Marie Curiek bi aldiz irabazi zuen), eta 27 erakunde izan dira sarituak.[4][5][6] seialau emakumek Bakearen Nobel Saria irabazi dute, beste hamalauk Literatura Nobel Saria irabazi dute, hamabi kNobel Saria jaso dute Fisiologia edo Medikuntzan, lauk Kimikako Nobel Saria irabazi dute, bik Nobel Saria lortu dute Fisikan eta batek, Elinor Ostromek, Ekonomia Zientzietako Nobel Saria jaso du.[5][7] Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea Marie Curie izan zen: 1903an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, bere senar Pierre Curie eta Henri Becquerelekin batera.[5][8] Marie Curie da baita ere Nobel Sari bat baino gehiago irabazi duen emakume bakarra, 1911an Kimikako Nobel Saria irabazi baitzuen. Irène Joliot-Curiek, Curieren alabak, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1935ean, eta Nobel Saria irabazi duten ama-alaba bakarrak dira.[5] Urte bakar batean emakume gehien saritutako Nobel Sariak 2009koak izan ziren, bost emakumek irabazi zituztenean. Nobel Saria jaso duten azken emakumeak Tu Youyou eta Svetlana Alexievitx (2015) izan dira.

  1. «Alfred Nobel - The founder of the Nobel Prize» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  2. a b «Nobelprize.org - Nobel Prizes and Laureates» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  3. The Nobel Prize Awarders. 2008-10-15 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. «All Nobel Prizes» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  5. a b c d «Nobel Prize Awarded Women» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  6. «Nobel Prize Awarded Organizations» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  7. «The Sveriges Riksbank Prize in Economic Sciences in Memory of Alfred Nobel 2009» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  8. «The Nobel Prize in Physics 1903» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne