Emakumeen sufragismoa

Emakumeen sufragismoa
Estatubatuar sufragistak manifestazio batean, 1913ko otsaila.

Emakumeen sufragismoa, Andreen sufragismoa edo Emakumeak bozkatzeko eskubidea emakumeen boto eskubidea eskatzea deritzo, honela, hautetsiei botoa emateko eskubide politiko eta konstituzionala. Estatu Batuetan eta Ingalaterran eman zitzaien izena, bertan hasi baitziren sufragistak indarra hartzen. 1848an izan zen Sufragismoaren sorrera-unea, Estatu Batuetan Seneca Falls-en Sentimendu adierazpenarekin, idatzi hau, ehun urte geroago amaitu zuten, 1948an, bertan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin, emakumeen sufragioa giza eskubide unibertsal gisa aitortzen delarik.

Estatu Batuetan Elizabeth Cady Stantonek zuzendu zituen, honela, 1890ean lortu zuen lehen botoa emateko eskubidea. Ingalaterran Emmeline Pankhurstek zuzeneko ekintzetara bultzatu zituen jarraitzaileak eta besteak beste sabotaiak eta grebak egin zituzten. 1928an botoa emateko eskubidea lortu zutenean, amaitu egin zen Erresuma Batuko suffragetten mugimendua. Historialari askok feminismoaren aurrekariak bezala ikusten ditu mugimendu honen ekintzaileak.

Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen % 70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, eta ezkontzea jada ez zen emakumezko guztien bizitzako helburu eta irtenbide ekonomiko bakarra. I Gerrate Mundialean gainera, emakumezkoek ordura arte gizonezkoei gordetako lanak bete zituzten, eta haien balio sozialaz jabetzen joan ziren heinean, mugimendu sufragistak ere garrantzia hartu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne