Energia

Energia
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateajoule, elektronvolt eta kilogram square metre per square second (en) Itzuli
Dimentsioa
Tximistak

Energia magnitude fisikoa da; lan egiteko materiaren ahalmena da; beroa sortu; argia egin, eta mugimendua eragiten ahalbidetzen du.

Nazioarteko Sisteman, joulea da energia-unitatea, zeinaren sinboloa den; baina beste unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke.

Kontzeptu zientifiko bat da, aldakuntzak eragiteko ahalmenari lotuta dagoena. Hala ere, hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientziaren arloan, erabilpen zehatza, eta esanahi doia ditu, baina, esparru ez-zientifikoetan, ez da esanahi zehatzez erabiltzen, eta, sarritan, indar, kemen edo antzekoen sinonimotzat hartzen da.

Zientziari dagokionez, magnitude abstraktua da, sistema itxi baten egoera dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate baterako, energia zinetikorik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den lan izeneko magnitudea sistemak izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.

Fisikan (mekanikan bereziki), energia lan bat egiteko gaitasun gisa definitzen da[1]. Teknologian eta ekonomian, «energia» baliabide natural bati dagokio (horri lotutako teknologia barne, atera, eraldatu eta erabilera industrial edo ekonomikoa eman ahal izateko).

Termodinamika ere barne har dadin, esan dezakegu energia gorputzek, beren baitan edo beste gorputz batzuetan, eraldaketak (lanaren edo beroaren bidez) egiteko duten gaitasuna dela. Hau da, energia kontzeptua gauzak funtzionarazteko gaitasun gisa definitzen da.

Masa eta energia estuki lotuta daude. Masa-energia baliokidetasuna dela eta geldirik dagoenean, masa duen edozein objektuk ere (geldirik dagoen masa deitua) energia kantitate baliokidea du, zeinaren forma atsedenean dagoen energia deitzen baita, eta objektuak atsedenean dagoen energia horren gainetik eskuratutako edozein energia gehigarrik (edozein modutan) objektuaren guztizko masa handituko du bere energia osoa handitzen duen bezala. Adibidez, objektu bat berotu ondoren, bere energia gehikuntza masaren gehikuntza txiki bat bezala neur liteke, nahikoa sentikorra den balantza batekin.

Organismo bizidunek energia behar dute bizirik irauteko, hala nola gizakiek elikagaietatik lortzen duten energia. Giza zibilizazioak energia behar du funtzionatzeko, eta energia baliabide energetikoetatik lortzen du, esaterako, erregai fosiletatik, erregai nuklearretik edo energia berriztagarrietatik. Lurraren klimaren eta ekosistemaren prozesuak Lurrak Eguzkitik jasotzen duen energia erradiatzaileak eta Lurraren barruan dagoen energia geotermikoak bultzatzen dituzte.

Energia kuantifikatzeko erabiltzen dugun neurketa-unitatea julio edo joulea (J) da, James Prescott Joule fisikari ingelesaren omenez.

  1. (Gaztelaniaz) Bueche, Frederick. (1977). Ciencias físicas. Reverte ISBN 978-84-291-4144-3. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne