Eon

Eonen eskala geologikoa: Hadearra, gorriz; Arkearra, arrosaz; Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak, Fanerozoikoa irudikatzen.

Eona Lurraren historia geologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Eona garai geologikoen taulan erabiltzen da, denbora tarte luzeenak adierazteko. Unitate geokronologiko bat ere bada. Lau eon bereizten dira: Hadearra, Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.[2] Eonaren baliokide kronoestratigrafikoa eontema da, denbora tarte horretan eratutako arroka gorputza.[2]

Eona 1957an unitate gisa onartzeko proposatu zuten hainbat zientzialarik, mila milioi urte balioko zuen unitate gisa, baina proposamena ez zen onartua izan. Gaur egun, eon bat beste batetik bereizteko, bizidunen artean oinarrizko aldaketa bat gertatu behar da.

  1. «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. a b «eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne