Eratostenes

Eratostenes

Alexandriako Liburutegiko zuzendaria

K.a. 255 - K.a. 200
Apolonio Rodaskoa - Aristofanes Bizantziokoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakἘρατοσθένης
JaiotzaZirene eta Apollonia (en) Itzuli, K.a. 276
HeriotzaAlexandria, K.a. 194 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Ariston of Chios (en) Itzuli
Zenon Zitiokoa
Artzesilao
Kalimako
Lysanias of Cyrene (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, poeta, liburuzaina, historialaria, idazlea, musikologoa, musikaren teorikoa, geografoa, elegist (en) Itzuli eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Alexandriako Liburutegia
Lan nabarmenak

Eratostenes Zirenekoa (antzinako grezieraz: Ἐρατοσθένης; K.a. 276 inguru[1][2] - K.a. 195 inguru[3]) matematikari, geografo, kirolari, poeta eta astronomo greziarra zen. Aurkikuntza ugari egin zituen, hala nola, latitude eta longitude sistema. Lehen greziarra izan zen Lurraren zirkunferentzia kalkulatzen (zehaztasun harrigarriz), baita ardatzaren makurdura ere. Agian, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia ere kalkulatu zuen eta bisurtea asmatu. Mundu mapa ere eratu zuen, garaiko ezagutza geografikoaren arabera. Kronologia zientifikoaren sortzailea izan zen, gertakari literario eta politikoen datak finkatuz, Troiaren konkista egunetik hasiz.

Sudaren Ἐρατοσθένης sarreraren arabera, garaikideek Βῆτα (beta) ezizena eman zioten, alfabeto grekoko bigarren letra, edozein alorretan munduko bigarren onena zela frogatu omen baitzuen[4].

  1. Sudaren arabera, 126. Olinpiada garaian jaio zen, (K.a. 276-272)
  2. *Beste historialari batzuek K.a. 273an kokatzen duten bere jaiotza:: Manuel Lozano Leyva, De Arquímedes a Einstein, “de Bolsillo” argt., 37. or.
  3. Sudaren arabera, 80 urterekin hil zen; Zensorinoren arabera (De die natali, 15) 81 urterekin eta Pseudo-Luziarraren arabera (Makrobioi, 27) 82 urterekin.
  4. Asimov, Isaac. Asimov's Biographical Encyclopedia of Science and Technology, new revised edition. 1975. Entry #42, "Eratosthenes", Page 29. Pan Books Ltd, London. ISBN 0-330-24323-3]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne