Erradiazio termiko

Irudiak tenperaturaren arabera gorputz batek igortzen duen erradiazio-intentsitatea agertzen du, uhin luzeraren menpe. Argi ikusgaiak 380 eta 750 nm arteko uhin luzera du; hain zuzen ere intentsitate-erpinaren inguruan dago.
Goritutako metal pieza bat. Giza begiak espektroaren zati ikusgaia baino ezin du ikusi, baina objetu beroek bestelako erradiazioa ere igortzen dute, infragorria adibidez, guk ikus ezin dezakeguna.

Erradiazio termikoa, gorputz guztiek askatzen duten energiari deritzo. Energia honen garraiatzaileak uhin elektromagnetikoak dira, uhin hauek partikula kargatuen bibrazioaren eraginez gertatzen dira. Erradiatzen duen gorputzean, beste gorputzagandik hartzen duen energia eta askatzen duen energia berdintzen bada, energia oreka bat dagoela esango da. Kasu honetan gorputzak beste gorputzengandik isolaturik egon beharko dira oreka perfektu bat egoteko eta tenperatura jakin bat izango du. Erradiazio termikoaren espektroak izaera jarraia du eta uhinaren luzera X-izpien eta irrati uhinen artekoa izan daiteke. Banaketa hau, gorputz igorlearen araberakoa da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne